Ulibarri Euskaltegiaren webgunea

Ulibarri Euskaltegia

mintzakide programa

Euskarak zure konpromisoa merezi du Emaiozu!

Ulibarri Euskaltegian eta Udalaren Euskara Zerbitzuan, euskara maila guztietan sustatzeko konpromiso partekatuari jarraituz, Mintzakide Programa martxan jartzen ari gara; ekimen berritzaile eta solidarioa da, euskara benetan sentitzen duten heldu guztiek hitz egin eta kalera atera dezaten modu informal eta dibertigarrian.


Mintzakide biren kontua da

Baina egitasmoa gauzatzeko zure laguntza behar dugu. Horregatik, boluntario eta ikasle bila gabiltza.

Boluntarioak dira euskaraz pentsatu eta sentitzen dutenak, hau da, euren bizitzan euskara erabiltzen dutenak. Boluntarioek ikasleei lagunduko diete eurak ere ohitu daitezen euskaraz hitz egiten eta edozein egoeratan eroso erabiltzen.

Boluntarioek irabazi asmorik gabe parte hartzen dute benetan sinesten duten kausa on batean. Ikasleek azkartasuna eta segurtasuna lortzen dute euskaraz hitz egitean, eta euskal hizkuntza normalizatzen laguntzen dute euskaraz mintzatzerakoan. Biek ere interes komun bat daukate, eta gerora seguru asko baita harreman on bat ere.


Nola parte hartu

Boluntario nahiz mintzakide izan nahi baduzu, izena eman besterik ez daukazu –atxikitako liburuxkan adierazten den bezala- eta guk aurkeztuko dizugu zure profilera ongien egokitzen den pertsona. Zuen ardura bakarra hitz egitea eta ongi pasatzea izango da.

Programa guztiz doakoa da eta gutxienez hamar ordu iraungo ditu, ordubete astean, apiriletik ekainera. Zeuok erabakiko duzue zein ordutan eta non geratu nahi duzuen eta ordutegia zabal dezakezue, hala nahi izanez gero.

Adin mugarik ez dago euskeraz mintzatzeko!

Ez egin zalantzarik, zure parte hartzearekin “Mintzakide” egingo duzu. Eman izena eta ezagutu lagun berriak euskaraz.

IZENA EMATEKO LIBURUXKA

Boluntario Mintzakide

Datu pertsonalak

Euskararen ezagutza
Euskaldun zaharra Euskaldun berria Titulurik bai

Alfabetatua bazara zein da egin duzun azken urratsa?
1. maila 2. maila 3. maila 4. maila

Zaletasunak eta Beste oharrak
Literatura Mendi ibilbideak Musika Artea
Zinema Maskotak Kirolak Bestelakorik

Norekin mintzatu nahi duzu
Gizonezkoarekin Emakumezkoarekin Berdit dit

Noiz eta zein ordutan

adib: 17:00/20:00

igo
© Ulibarri Euskaltegia | Gardoki, 3-1 48008 - Bilbao · Tlf: 944 162 472 · Faxa: 944 166 568
DATUEN PRIBATUTASUNA