Euskararen ikasprozesu osorako gure geure metodoa dugu, ikasprozesuan urrats edo fase jakinetan banatua. Urrats bakoitzean ikasleak bere eskola liburua du, landuko dituen gaiak, edukiak eta funtzioak jasotzen dituena. Liburu hauek ikasleen eskura jartzen dira. Irakasleek ere badute urratsean-urratsean beren eskola liburu berezitua, eta horretan dagokion urratsaren egunez eguneko eta orduz orduko programazioa zehazten da. Horrela edukien bereganatze eta progresibitatea bermatuta geratzen dira.
Eskola liburuok ziklo arduradunek eta eskarmentu handiko irakasleek prestatu dituzte, HABEk 2000ko urtarrilaren 24rako aginduarekin onartutako HEOK-k (Helduen Euskalduntzen Oinarrizko Kurrikulua) adierazitakoaren ildotik. Urtez urte gainbegiratzen dira: material berria txertatzen dugu eta egokia izan ez den materiala ordezkatzen da, beti ere irakasleen ekarpenak eta iradokizunak kontuan hartura.
Liburuon osagarri ikus-entzutezko materiala eta literatura idatzia erabiltzen dira.